Datuak Aztertzeko Kalkulu-orriaren Tresnak

Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barra

Kalkulu-orriaren Tresnak GeoGebraren Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barran antolatuta daude. Bertan Tresna-kutxetan antolatuta dauden eta saguarekin erabil daitezkeen hainbat Kalkulu-orri Tresna daude.

Datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren zenbait Tresna

Toolbar Image Aldagai Bakarreko Analisia Nabarmendu datuak dituzten A zutabeko gelaxka guztiak eta, ondoren, aktibatu Aldagai Bakarreko Analisia tresna. Agertuko den leiho berriaren bidez hurrengo informazioa ikustaraz dezakezu:
  • Grafikoak: Zerrenda batetik aukeratuz, grafiko bakarra edota bi grafiko-mota desberdin erakuts ditzakezu (adb., histograma, kaxa-diagrama).
  • Estatistika: Datuen Analisi estatistikoa taula batean erakusten da.
  • Datuak: Aztertzen diren datuak taula batean erakusten dira.
Oharra:
  • Berez, grafiko-taula bakarra erakusten da. Beste taulak erakusteko Estilo-barra zein elkarrizketa-koadroa erabil dezakezu.
  • Aukerak: Aukeratutako grafiko-motaren ezarpenak alda ditzakezu.
  •  Esportatu: Grafiko baten kopia Ikuspegi Grafikoan txertatu edota irudi-artxibo bezala esporta dezakezu.

Saiatu zu zeu...

Datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren zenbait Tresna

Toolbar ImageAldagai Biko Analisia Nabarmendu kalkulu-orriko datu-kopuru bikoitia duten bi zutabe. Ondoren, aktibatu Aldagai Biko Analisia tresna. Agertuko den leiho berriaren bidez hurrengo informazioa ikustaraz dezakezu:
  • Grafikoak: Zerrenda batetik aukeratuz, grafiko bakarra edota bi grafiko-mota desberdin erakuts ditzakezu (adb., histograma, kaxa-diagrama). Grafikoaren azpian datuak aztertzeko hainbat Erregresio-eredu artean aukera dezakezu.
  • Estatistika: Datuen Analisi estatistikoa taula batean erakusten da.
  • Datuak: Aztertzen diren datuak taula batean erakusten dira.
  • Puntuen x-koordenatuak eta y-koordenatuak zer zutabek zehaztuko dituzten erabaki dezakezu.
Oharra:
  • Berez, grafiko-taula bakarra erakusten da. Beste taulak erakusteko Estilo-barra edota elkarrizketa-koadroa erabil ditzakezu.
  • Aukerak: Aukeratutako grafiko-motaren ezarpenak alda ditzakezu.
  •  Esportatu: Grafiko baten kopia Ikuspegi Grafikoan txertatu edota irudi-artxibo bezala esporta dezakezu.
Aholkua: Nahi izanez gero, zure eraikuntza berrezar dezakezu datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren Tresna gehiago probatzeko.