Banaketa Binomiala

Txanpon-jaurtiketa

Txanpon bat 10 aldiz jaurti dugu. Kalkulatu hurrengo gertaeren probabilitateak:
  • 3 aurpegi edo gutxiago
  • 5 aurpegi baino gehiago
  • 7, 8 edo 9 aurpegi
  • 2 aurpegi, zehazki
Gainera, aurkitu zenbat aurpegi lortzen ditugun P(a X b) = 0.8906 probabilitatearekin.

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1.Aukeratu Banaketa Binomiala menu bertikalean. Oharra: P(X  k) non 0  k  n probabilitate-taula automatikoki sortuko da.
2.Egokitu 10 balioa n parametroari, txanpona 10 aldiz jaurtitzen baitugu.
3.Toolbar ImageKalkulatu P(X  3) probabilitatea Ezkerraldetik botoia erabiliz. Oharra: 0, 1, 2 edo 3 aurpegi lortzeko probabilitateak gehitzen ari zara.
4.Toolbar Image Kalkulatu P(6  X) probabilitatea Eskuinaldetik botoia erabiliz. Oharra: 6, 7, 8, 9, edo 10 aurpegi lortzeko probabilitateen batura aurkitu behar duzu.
5. Toolbar Image Kalkulatu P(7  X  9) probabilitatea Bi aldeetatik botoia erabiliz.
6. Erabili taula P(X = 2) probabilitatea aurkitzeko.
7. Toolbar ImageAurkitu muturren zer baliotarako den probabilitatea 0.8906. Aholkua: Bi aldeetatik botoia erabili eta tartearen muturrak grafikoan bertan arrasta ditzakezu.