Proportzionaltasun funtzioa

1. Puntu urdina grafikoan zehar mugi ezazu bere koordenatuak behatuz. Zein da beraien arteko erlazioa? 2. Orain puntu berdea mugituz m parametroaren balioak aldatu eta dauden aldaketak azter itzazu. Gertatutakoa deskriba ezazu. f(x)=m.x grafikoek m-ren balioen arabera, zer dute amankomunean eta zein da beraien arteko desberdintasuna? m-ren seinuak nola eragiten du grafikan? eta bere balio absolutuak?