Uhin geldikorrak mutur bakar batetik irekitako hodian

Aire-korronte bat hodi baten mutur irekitik sarraraziz gero, luzetarako presio-uhin bat sortzen da hodi barruan, beste muturrera heltzean bertan islatu egiten dena, hodia irekita egon zein itxia egon. Hodiaren barnean elkarren aurkako noranzkoan hedatzen ari diren jatorrizko uhinen eta islaturiko uhinen arteko gainezarpenaren emaitza, luzetarako uhin geldikor baten eraketa da. Hodia mutur batean itxia badago, itxia dagoen muturrean nodoa izango dugu partikula horiek ezin baitute oszilatu. Mutur irekian, aldiz, sabelak eratzen dira.