Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

3D Tresna Grafikoak

3D Ikuspegi Grafikoko Tresna-barra

3D Ikuspegi Grafikoko Tresna-barrak saguarekin erabil daitezkeen mota askotako Tresnak ditu. Tresna hauen bidez objektuak hiru dimentsiotan adieraz daitezke zuzenean 3D Ikuspegi Grafikoan. Tresna-barrako ikono bakoitza erlazionatuta dauden eraikuntza-tresnak dituen Tresna-kutxa baten adierazle da. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, egin klik 3D Ikuspegi Grafikoko Tresna-barran agertzen den lehenetsitako Tresnan.

Ezagutu GeoGebraren 3D Tresna Grafikoak

1.Toolbar ImageAukeratu Kuboa tresna eta egin klik bi aldiz 3D Ikuspegi Grafikoan kubo bat sortzeko.
2.Toolbar ImageAukeratu Hautatu eta Mugitu tresna. Arrastatu puntuak beraien posizioa eta kuboaren tamaina aldatzeko.
Aholkua: Puntu berean hainbat aldiz klik eginez, puntua xOy-planoarekiko edo z-ardatzarekiko mugitu artean alda dezakezu.
3.Toolbar ImageAukeratu Piramide edo Kono bezala Estruitu tresna eta arrastatu kuboaren goiko gainazala bere gainean piramide bat sortzeko.
Oharra: Beste aukera bat poligono edo zirkunferentzia baten gainean klik egitea eta irekiko den leiho berrian altueraren balioa (zenbaki edo formula bezala) ezartzea da. Honela, erpina oinarren zentroaren gainean duen piramide zuzena sor dezakezu.
4.Toolbar ImageAukeratu Biratu 3D Ikuspegi Grafikoa tresna eta arrastatu 3D Ikuspegi Grafikoa berau birarazteko.
Oharra: Edozein momentutan saguaren eskuineko botoia sakatuz eta 3D Ikuspegi Grafikoa arrastatuz gauza bera lor dezakezu.

Saiatu zu zeu...

Agian probatu nahi izango dituzun beste 3D Tresna Grafiko batzuk

Toolbar ImageSarea Aktibatu Sarea tresna. Aukeratu poliedroren bat bere oinarriaren planoan dagoen poliedroaren sarea sortzeko.
Oharra: Sarearen irekitzea / ixtea kontrolatzeko, Ikuspegi Grafikoan automatikoki sortzen den irristailua edo dagokion Aljebra Ikuspegiko 1 edo 0 balioa duen zenbakia erabil dezakezu. Aholkua: Irristailua Ikuspegi Grafikoan ikusteko, egin klik GeoGebra-leihoko goi-eskuinaldeko Menua botoian, ireki Ikuspegia menua eta aukeratu Ikuspegi Grafikoa.
Toolbar ImageEsfera Zentroa eta bere Puntu bat emanda Aktibatu tresna hau eta aukeratu erdiko puntua, ondoren, beste punturen bat aukeratu esfera bat sortzeko.
Toolbar ImagePlanoa, hiru Puntuk definitutakoa Aktibatu tresna hau eta aukeratu hiru puntu planoa sortzeko.
Toolbar ImagePlanoan Islatu Aktibatu tresna hau eta aukeratu islatu nahi duzun objektua, ondoren, egin klik planoren batean islapen-planoa zehazteko.
Toolbar ImageIkuspegia honen aurrean Aukeratu objekturen bat ikuspuntua aukeratutako objektuaren aurrean kokatzeko.