Gaussen metodoa

Ekuazio linealen sistema bat sistema mailakatua bihurtzeko prozesuari Gaussen metodoa deritzo. Horretarako, ekuazioetan oinarrizko bi aldakuntza eginez, zenbait zero agertaraziko ditugu. Oinarrizko aldakuntzak hurrengoak dira: 1- Ekuazio bat zero ez den zenbaki batengatik biderkatu. 2- Ekuazio bat zenbaki batekin biderkatutako ekuazio bat gehitu. Prozedura jarraian azaltzen da: 1- Ezezagunak ekuazio guztietan ordena berdinean jarriko ditugu. 2- Lehen ekuazioa finkatuko dugu eta, besteetan eragiketen bidez, lehen batugaia zero bihurtuko dugu. 3- Lehen eta bigarren ekuazioak finko mantenduz, besteetan eragiketak eginez, bigarren batugaia zero bihurtuko dugu. Honela, ekuazio-sistema triangeluarra bihurtzen da. Erabili irristailuak ekuazio-sistema eta dagokion matrizea aldatzeko.