Triangelu baten Zirkunzentroa Eraikuntza

Ariketa

Sortu triangelu baten zirkunzentroa behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.

Aztertu eraikuntza...

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1.Toolbar ImageAukeratu Poligonoa tresna. Egin klik hiru aldiz Ikuspegi Grafikoan ABC edozein triangelu sortzeko. Egin klik berriz A lehenengo puntuan triangelua ixteko.
2.Toolbar ImageAktibatu Erdibitzailea tresna. Sortu triangeluaren bi alderen erdibitzaileak zuzenkiak banan-banan aukeratuz. Aholkua: Tresna hau Zuzen Bereziak Tresna-kutxan aurki dezakezu (laugarren Tresna-kutxa ezkerraldetik hasita).
3.Toolbar ImageSortu bi erdibitzaileen arteko D ebakidura-puntua. Aholkua: Aukeratu banan-banan bi erdibitzaileak edota egin klik zuzenean bien arteko ebakidura-puntuan.
4.Toolbar ImageSortu zentroa D puntua duen eta ABC triangeluaren erpinen batetik igarotzen den zirkunferentzia. Aholkua: Lehenbizi, aukeratu D puntua eta gero, adibidez, A puntua.
5.Toolbar ImageAukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu triangeluaren erpinak eraikuntza ongi sortu duzula egiaztatzeko.