Nola Sartu Talde batean

Izatedun Talde batean Sartu

Izatedun Talde batean sartzeko hurrengo erak dituzu aukeran: Talde-kodea
  1. Galdetu Taldearen Jabeari zein den dagokion Talde-kodea.
  2. Joan www.geogebra.org/groups helbidera.
  3. Idatzi Talde-kodea eta egin klik Sartu botoian Taldean sartzeko.
Oharra: Izatedun Taldeetan sartzeko beste aukera bat zure Profil-orrialdeko Taldeak fitxa erabiltzea litzateke.
Image
E-posta Gonbidapena
  1. Jaso Talde baten Jabearen e-posta gonbidapena.
  2. Egin klik dagokion posta elektronikoko estekan gonbidapena onartzeko, edo  kopiatu eta erabili posta elektronikoan emandako Talde-kodea Taldean sartzeko (ikus goiko azalpena). 
  3. Gonbidapena onartu ostean, Taldearen orrialdea zure nabigatzailearen fitxa berri batean irekiko da.
Ikusteko Esteka
  1. Jaso Talde baten Jabearen Ikusteko Esteka.
  2. Idatzi Ikusteko Esteka zure nabigatzailean Taldearen orrialdean sartzeko.
Oharra: Behin Talde baten Kide bihurtu ostean, bere Jabeek Taldean mezuak idazteko, iruzkinak idazteko edota baliabideak gehitzeko baimena eman diezazueke.

Talde berria Sortu

Sortu Taldea botoian klik eginez zure Taldea sor dezakezu web-orrialde hauetako edozeinetan:
  1. www.geogebra.org/groups
  2. GeoGebraTube-ko zure Profil-orrialdeko Taldeak fitxan.
Oharra: Talde berria sortzen duen erabiltzailea Taldearen Jabe* bilakatzen da (xehetasun gehiago behar izanez gero, ikusi Nola Sortu Taldea).