Tresna Grafikoak eta dagozkien Komandoak

Tresna Grafikoez gain, GeoGebrak datu eta komando aljebraikoak sartzeko aukera ematen du. Tresna bakoitzak bere Komandoa du eta beraz, sagua erabili gabe aplika daiteke. Oharra: GeoGebrak Tresna Grafiko baino Komando gehiago ditu. Beraz, Komando guztiek ez dute dagokien Tresna Grafikorik!

Ariketa

Erabili beheko eraikuntza dagoeneko ezagutzen dituzun Tresneei dagozkien Komandoak bilatzeko. Horretarako, Tresna/Komandoaren izena idazten hasi Aljebra Ikuspegiko Aljebra Sarrera-eremuan (GeoGebrak idatzi duzunarekin bat datozen hainbat Komando iradokituko dizkizu eta beharrezkoa den joskera zehaztuko dizu). Adibidea:
  1. Egin Klik Aljebra Sarrera-eremuan eta idatzi Zirkunferentzia.
  2. Behatu agertuko den Zirkunferentzia komandoen zerrenda eta bilatu zein datorren bat Zirkunferentzia eta bere Puntu bat emanda tresnarekin.
  3. Saiatu zentroa A puntua duen eta B puntutik igarotzen den zirkunferentzia sortzen. Aholkua: Ez ahaztu Enter tekla sakatu behar duzula idazten bukatu ostean.
  4. Zer Zirkunferentzia Komandok dute dagokien Tresna Geometrikoa eta zeintzuk ez?

Saiatu zu zeu...